Buruko argazkiaren iturria.


2028/04/10

Beldurrez bizitzea

Hona hemen beldurrei buruzko egindako power point labur baina esanguratsu bat. Izan ere, bertan bost irudi agertzen dira eta hauekin batera nik eta beste askok bizitzan zehar geure buruari egin dizkiogun hainbat galdera agertzen dira.
Azken power pointean, berriz, pelikula baten entzun nuen esaldi bat agertzen da. Badaude bizi guztian zehar, denok gordetzen ditugun hainbat gauza, bakoitzari esanguratsuak iruditu zaizkion gauzak, zerbait aportatu diozkiotenak... nire kasuan esaldi honek egin duen bezala.

2011/05/16

Webquest-a

              IKT-ko klasean, webquest-ak ezagutu ditugu. webquest-ak sarean dagoena erraz aurkitzeko metodologia gidatuak dira, ikasleek errazago topa dezaten lan jakin bat egiteko behar duten informazioa.


              Argazki honetan agertzen den webquesta animaliei buruzkoa da. Animaliak ikusteko eta ezagutzeko egindako txangoa egin ostean lantzeko da. Izan ere, animaliei beldurra dien haurrekin aproposa da egiteko, esperientziaren bidez eta azalpenen bidez aurre egiteko bide bat izan daitekeelako.

2011/05/10

Heriotzari beldurrari aurre egiten

"Haurrek helduen bitartez ikasten dute bizitzako gertakizunak inter pretatzen, hau da, guraso, hezitzaile eta bestelako helduen bidez. Ikaskuntza hori hitzen bidez ez ezik, gure erreakzio emozional eta jokaeren bidez ere egiten dute.

Beraz, heriotza bezalako gai konplexu bati buruz ikasiko dutena guk transmititzen diegunaren menpe egon go da.
Zer da heriotza? Jasanezina den zerbait, erabat tragikoa eta lur jota uzten zaituena? Edo aitzitik, gertakizun naturala da, tristea baina aurre egin eta gaindi daiteken zerbait?"

Testu hau honako WEB orri honetatik hartu dut eta oso interesgarria iruditu zait, bertan agertzen baita haurrek heriotza beldurra ez izateko guk, helduek, egin behar duguna. Ez dago dena gure esku, baina gu haurren eredu garenez, guk garrantzi handia dugu honetan. Gai honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, goiko link horretan klikatu dezakezue.

Beldurrari aurre egiten

Ez da beti erraz bereizten beldur ebolutiboak, adinerakin desagertzen direla, eta umearen ongizatea mehatxatzen duten beldurrak.

Beldurra, arrisku momentuak ekartzen duen alerta egoera bat da, eta askotan, egoera hau, bizitzeko beharrezko izaten da. Adibidez, sute batean badil bagaude, beldurra sentitzeak korrika egitera eraman gaitzake. Hala ere, askotan, beldurra arriskua ez dagoenean agertzen da; non pertsonak egoera batek ez daukan larregizko arriskua ikusten duen. Adibidez, umeak pospolo edo pizgailua piztean beldurra izatea, armiarmari, altuerari, jendearekin erlazioak izateari, jende aurrean hitzegiteari… beldurra. Erantzuna gehiegizkoa bada eta beldurra estimulu kaltegabeko edo kontrolpean dagoen estimulutik badator, erantzun fobikoa eman dela esaten dugu eta hauek ez dira ez beldur ebolutiboak (umea nagusitzen den einean desagertzen direnak).

Guraso edo begiztatzaile bezala, kontutan izan behar ditugu:
- Umeak izan dituen gertaera kopurua
- Haste momento
- Maiztasuna
- Agerraldiaren modua (bat-batekoa edo arina)
- Zer fobia azaltzen duen

Umearen adinaren arabera, beldur batzu sarriago agertu daitezke eta ez dute larritu behar:
0-2: Zarata bortitzak, animaliak, iluntasunak.
3-5: Min fisikoak, pertsona mozorrotuak, animaliak, iluntasunak, zarata bortitzak.
6-8: Irudimenezko izaki , bakardadeak, fenómeno meteprologikoak, banaketak, iluntasunak.
8-12: Eskolak, itxurak, heriotzak.
13-18: Erlazio sozialak, itxurak, heriotzak.

Beldurra izatea gogorra da eta umeak ez dira ulertuak sentitzen inguratzen dien “ausartengatik”. Babestuak sentitzen badira, “ausart” hauek, momento batzutan, beldur hoeingandik ihes egin edo ekiditzeko oso baliagarriak izan zatzaizkie. Egoera zehatz batzu modu desberdin batean ikusteko laguntza behar dute eta horrela beste modu batean portatzeko ere.
Ume batek beldurraren ondorioak jasaten dituenean, bere mundua kezka hauek gabe imajinatzea asko kostatzen zaie, beraz beharrezkoak diren baliabideez hornitu behar zaie jokaera desberdin hoiek arrakastaz egin ditzaten.

2011/05/07

Beldurrak prebenitzeko hainbat baliabide

Haurtzaroan, nerabetasunean, heldutasunean… Bizitzaren joan-etorrietan, askotan beldurrarekin topo egiten dugu, eta beldurrak gauzak argi ikustea oztopatzen du.

Aldaketak edo berrikuntzak direla, ikasketak direla, lehen sexu harremana dela… Ohikoa da beldurra izatea. Oro har, gauza berrien aurrean izutzen gara. Baita gure burua neurtzen ari direnean ere: azterketa batean, lan elkarrizketa batean… Dena den, beldurra ez da bidaide onena.
Hona hemen beldurra uxatzeko zenbait gomendio.
  1. Oso garrantzitsua da garai batean beldurtu zintuen arazoa edo egoera gainditu zenuela gogoan izatea. Hartan ere beldurra sentitu zenuen, baina izua gainditzeko gauza izan zinen. Zergatik ez orain?
  2. Une larrietan, seguru sentiarazten zaituzten lagunak eta familia gogoan izatea komeni da. Beti izaten da arazoen aurrean eskua luzatuko dizun norbait.
  3. Anima ezazu zure burua honelako esaldiekin: “Arazo hau gainditzeko gai naiz”, “ausarta naiz”…
  4. Zure bertute eta akatsen zerrenda egin ezazu. Akatsen zerrenda bestea baino luzeagoa izanez gero, litekeena da zure burua gutxiestea. Zergatik? Beldur zarelako besteekin aldera zaitzaten. Zure burua baloratzen ikasi behar duzu.
  5. Beldurrak une jakin batean harrapatzen zaituenean, lasaitzeko, arnasa har ezazu sakon.

2011/05/02

Marraztea

Haurrak bere sentimenduak adierazteko modu dibertigarria marraztea izan daiteke. Beldurrei aurre egiteko ere baliagarria izan daiteke, barnean duen guztia ateratzen baitu eta haurra erlaxatu egiten da horrela.


Horretarako garrantzitsua da bere eskutara margoak, arkatzak... eta bestelako materiala jartzea. Gainera guk irakasleak bezala haurrak izan dezaketen arazoren bat detektatzeko bidea marraztearen jarduera izan ahal dugu.

2011/04/15

Multimedia

Klasean egindako multimediako lana zuei erakustea nahiko nuke, eta bide batez www.picnic.com programaren bidez sortu dezakezuen komiki motak erakutsi. Irakasle bakoitzan nahi duen erako komikia egin dezake programa honen bidez, eta egokia iruditzen zait haurrek izan ditzaketen beldur edo fobiei irtenbide motibagarri eta erakargarri bat emateko.

Taldean egindako lana youtubera igo dut, eta nahi izanez gero bertan ikus dezakezue. BIDEOA

Gainera, gelan egindako tutoriala ere LINK honetan atxikitzen dizuet, izan ere, bertan lana egiteko erabili dugu programa zelan erabiltzen den azaltzen dugu.

2011/04/07

Loaren garrantzia

"Loaren kalitatea oinarrizkoa da luze eta osasuntsu bizi ahal izateko. Gauza jakina da bizitza-luzera hainbat faktorek baldintzatzen dutela, baina horien guztien artean funtsezkoena ongi lo egitea dela argitu berri du AEBko ikertzaile-talde batek. 65 urtetik gorakoen loa aztertzen jardun du, eta azaldu du 100 urtetik gorakoek egiten dutela lo hobekien."

Honek zerikusi handia du haurren fobia eta beldurrekin, izan ere, beldurra izaten duten haurrak lo egiteko arazoak izaten dituzte eta ganoraz deskantsatzen ez dutenez, arazo gehiago izaten dituzte.

hasierako parrafoa Web orri honetatik hartutakoa da. Informazio gehiago nahi izanez gero bertan ikus dezakezue.

2011/04/02

Erlaxazioaren garrantzia haurrengan

Erlaxatzea gorputz osoko tentsioak askatzea litzake. Ez bakarrik giharretako tonua gutxitzea baizik eta buruko tentsioak libre uztea ere.

Haurrekin erlaxazioa lantzean arnasketa lantzea ere gomendatzen da.

Hona hemen erlaxazioa hasi aurretik kontutan hartu beharreko gomendioak:
- Leku lasai bat aurkitu behar dugu
- Haurrak gorantz etzanda eta begiak itxita jartzea komenigarriena izango litzateke.
- Arnasketa sakon eta lasaia mantentzen saiatuko gara sudurretik arnasa hartuz eta ahotik bota eginez (hauxe zaila izango da haurrak baitira).

Erlaxazio saioa amaitzerakoan, arnasa sakon hartu, begiak ireki, besoak eta hankak poliki mugitu gorputza luzatu eta bortizkeriarik gabe pixkanaka altxatu.

Erlaxazioaz arnasketaren erritmoa lantzea oso garrantzitsua da eta honek eragin zuzena izango du haurren loaldian.

2011/03/22

Beldur mota arruntak

Jakin badakigu beldur mota ezberdinak daudela, baina ze beldur mota dira haurrek izaten dituztetan? eta nolakoak dira beldur horiek? Ondorengo taulan laburki azaldutako hiru beldur mota hauek dira haurrengan aurki ditzazkegunak, eta kontuan izan beharko ditugunak.



BELDUR MOTAK                         DEFINIZIOA
Ezezagunei beldurra Berezko beldurretako bat da. Ezagunak ez diren pertsonengana ez dute joan nahi izaten.
Aldentzeari beldurra Eskolaratzean da ohikoena. Lehenengo egunetan beldurra adierazten dute, uzkurtu egiten dira edota negar egiten dute hezitzaileekin ikasgelan gelditzen direnean, nahiz eta hauek ezagutu.
Iluntasunari beldurra Hiru umetatik batek iluntasunari dio beldurra. Bederatzi urte inguru desagertzen hasiko da. Beldur hau beste izu ezberdinekin lotzen da: gurasoengandik aldentzea, bakardadea, amets gaiztoak, babes eza, etab. Ez da berezko beldurra, haurrak bizi dituen istorio, bizipenen amaigabeko irudien bidez hartua baizik




2011/03/13

Beldurra (Des-kontrol)

Oraingo honetan beldurrei buruz berba egiten duen kantu ospetsu bat aurkezten dizuet. Euskal herriko gazteen artean ospe handia duen talde batek kantatzen duena, Des-kontrolek hain zuzen ere.



Zerbait sentitzen duzu zure gorputz barruan tentsioa nabaria da zure aurpegi zurbilean Eskuak izarditan eta hankak dardarka adrenalina goiz doa zu garaitu nahiean BELDURREZ IKARATURIK ZAUDE, PENTSATU EZINEAN ZERK ADIERAZTEN ZAITUEN, HORRELA ITOTA ZURE INPOTENTZIAK, GARAITU EZINIKO PENTSAMENDUETAN EZ ZAITU BAKEAN UZTEN ETA HOR ZAUDE BILDUTA! Zertaz zara zu beldur bakarrik bazaude pentsamendu irrazionalak zure buru barruan, gazte Jadanik ez dakizu egia ala gezurra bereizten benetan gertatzen ari den edo paranoia den izan daiteken BELDURREZ IKARATURIK ZAUDE, PENTSATU EZINEAN ZERK ADIERAZTEN ZAITUEN, HORRELA ITOTA ZURE INPOTENTZIAK, GARAITU EZINIKO PENTSAMENDUETAN EZ ZAITU BAKEAN UZTEN ETA HOR ZAUDE BILDUTA!

2011/02/15

David ausarta!

Kasu honetan David deitzen den haur beti buruzko kanta bat aurkezten dizuet. Ez dut euskaraz aurkitzeko aukerarik izan, beraz, gaztelaniazko kanta hau aukeratu dut. Horrelako abestien bidez ere haurrek era erakargarri eta motibagarri batean hainbat kontzeptu eta balore barneratzen dituztelako.

Gaua argitu

Oraingo honetan iluntasunaren beldur zen haur baten istorioa kontatzen duen power point bat zuen esku jarriko dut. Badakigu haurrek gogoko dituztela ipuinak, eta hauen bidez gauza ezberdinak barneratzen dituztela. Beraz, beldurrei aurre egiteko era egoki bat izan daiteke orain aurkezten dizuedan power point hau.

Itzalei beldur!

Haurrak oso ezberdinak dira beraien artean, bakoitzak gaitasun ezberdinak ditu eta baita beldur ezberdinak ere. Gaurko bideo honetan bere itzalaren beldur zen haur bat aurkezten dizuet. Bere jarrera zein den ikusteko eta ezagutzeko oso interesgarria dela deritzot.Gustoko izango duzuelakoan nago.

2011/02/08

Ama beldur naiz!!!

 
Ongi etorri!!!sortu berri dudan blog honetan haurtzaroan zehar, haurrek izaten dituzten beldurrei eta fobiei buruzko gaiak landuko ditut. Oso garrantzitsua delako beraien portaerak ezagutzea eta baita gurasoek eta ingurukoek honen aurreran izaten duten jarrera. Arazo hauei irtenbidea emateko bideak eta beste hainbat gauza ikusiko ditugu.