Kasu honetan David deitzen den haur beti buruzko kanta bat aurkezten dizuet. Ez dut euskaraz aurkitzeko aukerarik izan, beraz, gaztelaniazko kanta hau aukeratu dut. Horrelako abestien bidez ere haurrek era erakargarri eta motibagarri batean hainbat kontzeptu eta balore barneratzen dituztelako. |
2011/02/15
David ausarta!
Gaua argitu
Oraingo honetan iluntasunaren beldur zen haur baten istorioa kontatzen duen power point bat zuen esku jarriko dut. Badakigu haurrek gogoko dituztela ipuinak, eta hauen bidez gauza ezberdinak barneratzen dituztela. Beraz, beldurrei aurre egiteko era egoki bat izan daiteke orain aurkezten dizuedan power point hau.
Itzalei beldur!
Haurrak oso ezberdinak dira beraien artean, bakoitzak gaitasun ezberdinak ditu eta baita beldur ezberdinak ere. Gaurko bideo honetan bere itzalaren beldur zen haur bat aurkezten dizuet. Bere jarrera zein den ikusteko eta ezagutzeko oso interesgarria dela deritzot.Gustoko izango duzuelakoan nago.
2011/02/08
Ama beldur naiz!!!
Ongi etorri!!!sortu berri dudan blog honetan haurtzaroan zehar, haurrek izaten dituzten beldurrei eta fobiei buruzko gaiak landuko ditut. Oso garrantzitsua delako beraien portaerak ezagutzea eta baita gurasoek eta ingurukoek honen aurreran izaten duten jarrera. Arazo hauei irtenbidea emateko bideak eta beste hainbat gauza ikusiko ditugu.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)