IKT-ko klasean, webquest-ak ezagutu ditugu. webquest-ak sarean dagoena erraz aurkitzeko metodologia gidatuak dira, ikasleek errazago topa dezaten lan jakin bat egiteko behar duten informazioa.
Argazki honetan agertzen den webquesta animaliei buruzkoa da. Animaliak ikusteko eta ezagutzeko egindako txangoa egin ostean lantzeko da. Izan ere, animaliei beldurra dien haurrekin aproposa da egiteko, esperientziaren bidez eta azalpenen bidez aurre egiteko bide bat izan daitekeelako.
2011/05/16
2011/05/10
Heriotzari beldurrari aurre egiten
"Haurrek helduen bitartez ikasten dute bizitzako gertakizunak inter pretatzen, hau da, guraso, hezitzaile eta bestelako helduen bidez. Ikaskuntza hori hitzen bidez ez ezik, gure erreakzio emozional eta jokaeren bidez ere egiten dute.
Beraz, heriotza bezalako gai konplexu bati buruz ikasiko dutena guk transmititzen diegunaren menpe egon go da.
Zer da heriotza? Jasanezina den zerbait, erabat tragikoa eta lur jota uzten zaituena? Edo aitzitik, gertakizun naturala da, tristea baina aurre egin eta gaindi daiteken zerbait?"
Testu hau honako WEB orri honetatik hartu dut eta oso interesgarria iruditu zait, bertan agertzen baita haurrek heriotza beldurra ez izateko guk, helduek, egin behar duguna. Ez dago dena gure esku, baina gu haurren eredu garenez, guk garrantzi handia dugu honetan. Gai honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, goiko link horretan klikatu dezakezue.

Beldurrari aurre egiten
Ez da beti erraz bereizten beldur ebolutiboak, adinerakin desagertzen direla, eta umearen ongizatea mehatxatzen duten beldurrak. Beldurra, arrisku momentuak ekartzen duen alerta egoera bat da, eta askotan, egoera hau, bizitzeko beharrezko izaten da. Adibidez, sute batean badil bagaude, beldurra sentitzeak korrika egitera eraman gaitzake. Hala ere, askotan, beldurra arriskua ez dagoenean agertzen da; non pertsonak egoera batek ez daukan larregizko arriskua ikusten duen. Adibidez, umeak pospolo edo pizgailua piztean beldurra izatea, armiarmari, altuerari, jendearekin erlazioak izateari, jende aurrean hitzegiteari… beldurra. Erantzuna gehiegizkoa bada eta beldurra estimulu kaltegabeko edo kontrolpean dagoen estimulutik badator, erantzun fobikoa eman dela esaten dugu eta hauek ez dira ez beldur ebolutiboak (umea nagusitzen den einean desagertzen direnak). Guraso edo begiztatzaile bezala, kontutan izan behar ditugu: - Umeak izan dituen gertaera kopurua - Haste momento - Maiztasuna - Agerraldiaren modua (bat-batekoa edo arina) - Zer fobia azaltzen duen Umearen adinaren arabera, beldur batzu sarriago agertu daitezke eta ez dute larritu behar: 0-2: Zarata bortitzak, animaliak, iluntasunak. 3-5: Min fisikoak, pertsona mozorrotuak, animaliak, iluntasunak, zarata bortitzak. 6-8: Irudimenezko izaki , bakardadeak, fenómeno meteprologikoak, banaketak, iluntasunak. 8-12: Eskolak, itxurak, heriotzak. 13-18: Erlazio sozialak, itxurak, heriotzak. | |
Beldurra izatea gogorra da eta umeak ez dira ulertuak sentitzen inguratzen dien “ausartengatik”. Babestuak sentitzen badira, “ausart” hauek, momento batzutan, beldur hoeingandik ihes egin edo ekiditzeko oso baliagarriak izan zatzaizkie. Egoera zehatz batzu modu desberdin batean ikusteko laguntza behar dute eta horrela beste modu batean portatzeko ere. Ume batek beldurraren ondorioak jasaten dituenean, bere mundua kezka hauek gabe imajinatzea asko kostatzen zaie, beraz beharrezkoak diren baliabideez hornitu behar zaie jokaera desberdin hoiek arrakastaz egin ditzaten. |
2011/05/07
Beldurrak prebenitzeko hainbat baliabide
Haurtzaroan, nerabetasunean, heldutasunean… Bizitzaren joan-etorrietan, askotan beldurrarekin topo egiten dugu, eta beldurrak gauzak argi ikustea oztopatzen du.
Aldaketak edo berrikuntzak direla, ikasketak direla, lehen sexu harremana dela… Ohikoa da beldurra izatea. Oro har, gauza berrien aurrean izutzen gara. Baita gure burua neurtzen ari direnean ere: azterketa batean, lan elkarrizketa batean… Dena den, beldurra ez da bidaide onena.

Hona hemen beldurra uxatzeko zenbait gomendio.
- Oso garrantzitsua da garai batean beldurtu zintuen arazoa edo egoera gainditu zenuela gogoan izatea. Hartan ere beldurra sentitu zenuen, baina izua gainditzeko gauza izan zinen. Zergatik ez orain?
- Une larrietan, seguru sentiarazten zaituzten lagunak eta familia gogoan izatea komeni da. Beti izaten da arazoen aurrean eskua luzatuko dizun norbait.
- Anima ezazu zure burua honelako esaldiekin: “Arazo hau gainditzeko gai naiz”, “ausarta naiz”…
- Zure bertute eta akatsen zerrenda egin ezazu. Akatsen zerrenda bestea baino luzeagoa izanez gero, litekeena da zure burua gutxiestea. Zergatik? Beldur zarelako besteekin aldera zaitzaten. Zure burua baloratzen ikasi behar duzu.
- Beldurrak une jakin batean harrapatzen zaituenean, lasaitzeko, arnasa har ezazu sakon.
2011/05/02
Marraztea
Haurrak bere sentimenduak adierazteko modu dibertigarria marraztea izan daiteke. Beldurrei aurre egiteko ere baliagarria izan daiteke, barnean duen guztia ateratzen baitu eta haurra erlaxatu egiten da horrela.
Horretarako garrantzitsua da bere eskutara margoak, arkatzak... eta bestelako materiala jartzea. Gainera guk irakasleak bezala haurrak izan dezaketen arazoren bat detektatzeko bidea marraztearen jarduera izan ahal dugu.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)