Klasean egindako multimediako lana zuei erakustea nahiko nuke, eta bide batez www.picnic.com programaren bidez sortu dezakezuen komiki motak erakutsi. Irakasle bakoitzan nahi duen erako komikia egin dezake programa honen bidez, eta egokia iruditzen zait haurrek izan ditzaketen beldur edo fobiei irtenbide motibagarri eta erakargarri bat emateko.
Taldean egindako lana youtubera igo dut, eta nahi izanez gero bertan ikus dezakezue. BIDEOA
Gainera, gelan egindako tutoriala ere LINK honetan atxikitzen dizuet, izan ere, bertan lana egiteko erabili dugu programa zelan erabiltzen den azaltzen dugu.
2011/04/15
2011/04/07
Loaren garrantzia
"Loaren kalitatea oinarrizkoa da luze eta osasuntsu bizi ahal izateko. Gauza jakina da bizitza-luzera hainbat faktorek baldintzatzen dutela, baina horien guztien artean funtsezkoena ongi lo egitea dela argitu berri du AEBko ikertzaile-talde batek. 65 urtetik gorakoen loa aztertzen jardun du, eta azaldu du 100 urtetik gorakoek egiten dutela lo hobekien."
Honek zerikusi handia du haurren fobia eta beldurrekin, izan ere, beldurra izaten duten haurrak lo egiteko arazoak izaten dituzte eta ganoraz deskantsatzen ez dutenez, arazo gehiago izaten dituzte.
hasierako parrafoa Web orri honetatik hartutakoa da. Informazio gehiago nahi izanez gero bertan ikus dezakezue.
Honek zerikusi handia du haurren fobia eta beldurrekin, izan ere, beldurra izaten duten haurrak lo egiteko arazoak izaten dituzte eta ganoraz deskantsatzen ez dutenez, arazo gehiago izaten dituzte.
hasierako parrafoa Web orri honetatik hartutakoa da. Informazio gehiago nahi izanez gero bertan ikus dezakezue.
2011/04/02
Erlaxazioaren garrantzia haurrengan
Erlaxatzea gorputz osoko tentsioak askatzea litzake. Ez bakarrik giharretako tonua gutxitzea baizik eta buruko tentsioak libre uztea ere.
Haurrekin erlaxazioa lantzean arnasketa lantzea ere gomendatzen da.
Hona hemen erlaxazioa hasi aurretik kontutan hartu beharreko gomendioak:
- Leku lasai bat aurkitu behar dugu
- Haurrak gorantz etzanda eta begiak itxita jartzea komenigarriena izango litzateke.
- Arnasketa sakon eta lasaia mantentzen saiatuko gara sudurretik arnasa hartuz eta ahotik bota eginez (hauxe zaila izango da haurrak baitira).
Erlaxazio saioa amaitzerakoan, arnasa sakon hartu, begiak ireki, besoak eta hankak poliki mugitu gorputza luzatu eta bortizkeriarik gabe pixkanaka altxatu.
Erlaxazioaz arnasketaren erritmoa lantzea oso garrantzitsua da eta honek eragin zuzena izango du haurren loaldian.
Haurrekin erlaxazioa lantzean arnasketa lantzea ere gomendatzen da.
Hona hemen erlaxazioa hasi aurretik kontutan hartu beharreko gomendioak:
- Leku lasai bat aurkitu behar dugu
- Haurrak gorantz etzanda eta begiak itxita jartzea komenigarriena izango litzateke.
- Arnasketa sakon eta lasaia mantentzen saiatuko gara sudurretik arnasa hartuz eta ahotik bota eginez (hauxe zaila izango da haurrak baitira).
Erlaxazio saioa amaitzerakoan, arnasa sakon hartu, begiak ireki, besoak eta hankak poliki mugitu gorputza luzatu eta bortizkeriarik gabe pixkanaka altxatu.
Erlaxazioaz arnasketaren erritmoa lantzea oso garrantzitsua da eta honek eragin zuzena izango du haurren loaldian.
2011/03/22
Beldur mota arruntak
Jakin badakigu beldur mota ezberdinak daudela, baina ze beldur mota dira haurrek izaten dituztetan? eta nolakoak dira beldur horiek? Ondorengo taulan laburki azaldutako hiru beldur mota hauek dira haurrengan aurki ditzazkegunak, eta kontuan izan beharko ditugunak.
| BELDUR MOTAK | DEFINIZIOA |
| Ezezagunei beldurra | Berezko beldurretako bat da. Ezagunak ez diren pertsonengana ez dute joan nahi izaten. |
| Aldentzeari beldurra | Eskolaratzean da ohikoena. Lehenengo egunetan beldurra adierazten dute, uzkurtu egiten dira edota negar egiten dute hezitzaileekin ikasgelan gelditzen direnean, nahiz eta hauek ezagutu. |
| Iluntasunari beldurra | Hiru umetatik batek iluntasunari dio beldurra. Bederatzi urte inguru desagertzen hasiko da. Beldur hau beste izu ezberdinekin lotzen da: gurasoengandik aldentzea, bakardadea, amets gaiztoak, babes eza, etab. Ez da berezko beldurra, haurrak bizi dituen istorio, bizipenen amaigabeko irudien bidez hartua baizik |
2011/03/13
Beldurra (Des-kontrol)
Oraingo honetan beldurrei buruz berba egiten duen kantu ospetsu bat aurkezten dizuet. Euskal herriko gazteen artean ospe handia duen talde batek kantatzen duena, Des-kontrolek hain zuzen ere.
Zerbait sentitzen duzu zure gorputz barruan tentsioa nabaria da zure aurpegi zurbilean Eskuak izarditan eta hankak dardarka adrenalina goiz doa zu garaitu nahiean BELDURREZ IKARATURIK ZAUDE, PENTSATU EZINEAN ZERK ADIERAZTEN ZAITUEN, HORRELA ITOTA ZURE INPOTENTZIAK, GARAITU EZINIKO PENTSAMENDUETAN EZ ZAITU BAKEAN UZTEN ETA HOR ZAUDE BILDUTA! Zertaz zara zu beldur bakarrik bazaude pentsamendu irrazionalak zure buru barruan, gazte Jadanik ez dakizu egia ala gezurra bereizten benetan gertatzen ari den edo paranoia den izan daiteken BELDURREZ IKARATURIK ZAUDE, PENTSATU EZINEAN ZERK ADIERAZTEN ZAITUEN, HORRELA ITOTA ZURE INPOTENTZIAK, GARAITU EZINIKO PENTSAMENDUETAN EZ ZAITU BAKEAN UZTEN ETA HOR ZAUDE BILDUTA!
2011/02/15
David ausarta!
| Kasu honetan David deitzen den haur beti buruzko kanta bat aurkezten dizuet. Ez dut euskaraz aurkitzeko aukerarik izan, beraz, gaztelaniazko kanta hau aukeratu dut. Horrelako abestien bidez ere haurrek era erakargarri eta motibagarri batean hainbat kontzeptu eta balore barneratzen dituztelako. |
Gaua argitu
Oraingo honetan iluntasunaren beldur zen haur baten istorioa kontatzen duen power point bat zuen esku jarriko dut. Badakigu haurrek gogoko dituztela ipuinak, eta hauen bidez gauza ezberdinak barneratzen dituztela. Beraz, beldurrei aurre egiteko era egoki bat izan daiteke orain aurkezten dizuedan power point hau.
Itzalei beldur!
Haurrak oso ezberdinak dira beraien artean, bakoitzak gaitasun ezberdinak ditu eta baita beldur ezberdinak ere. Gaurko bideo honetan bere itzalaren beldur zen haur bat aurkezten dizuet. Bere jarrera zein den ikusteko eta ezagutzeko oso interesgarria dela deritzot.Gustoko izango duzuelakoan nago.
2011/02/08
Ama beldur naiz!!!
Ongi etorri!!!sortu berri dudan blog honetan haurtzaroan zehar, haurrek izaten dituzten beldurrei eta fobiei buruzko gaiak landuko ditut. Oso garrantzitsua delako beraien portaerak ezagutzea eta baita gurasoek eta ingurukoek honen aurreran izaten duten jarrera. Arazo hauei irtenbidea emateko bideak eta beste hainbat gauza ikusiko ditugu.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
